17 dic 2012

Webgune barria martxan

Martxan daukagu webgune barria.
Oraindik aurrera bertatik komunikatu eta zabalduko ditugu Bermeoko Kapillan Nuntxakuk antolatuko dituen ekintzak.

http://nuntxaku.org/

30 nov 2012

Hitzaldia Astra eta orain? eta Busti Blackä pintxadie, azaroak 30


Hitzaldia: ASTRA kultur fabrika soziala barriztu eta gero orain zer?
Astra koordinadorako lagunekaz hitzaldia
Pintxada Irratifonikue: BUSTI BLACKÄ
Azaroak 30, barikua 20:30etan ta debalde

19 nov 2012

12 nov 2012

ON - HIL AIARI, azaroak 17

ON
http://onmusika.com/

Jauko Barik, Keike, Brankan eta Xarma taldeetan aritu eta gero aurten proiektu berria aurkeztuko digute. Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarran), Denis Alberdi (baterian), eta Ibai Suarez (baxuan) hirukoteak osatzen du taldea. Donostia, Berriz eta Bermeokoak dira, eta Beizama dute geltoki. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

Itsasoren melodiek jendartean dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta; hala, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira; bulimia, emakumeok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.

Emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik rock munduan aritu dena.

Ikasle Abertzaleak-ek Kongresua egingo dute abenduan, eta ON taldeak prestatu du topaketa horretarako kanta, GFermin Muguruza eta Andoni Deliriumsen kolaborazio bikainekin. Laster entzungai izango duzue.

Udan, Donostiak IZANPIRATA lehiaketako irabazle suertatu ziren, eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten, Fer “Apoa”ren kolaborazioarekin.

Uztaila eta iraila bitartean beraien lehen lana grabatu dute eta azaroan kaleratuko dute, 11 kanta bilduko dituen diskoa. Bilbon grabatu da, Koba estudioetan eta Xanpe teknikari. Estudio horietan euskal eszenako lan ezagun ugari grabatu dira: Zea Mays, PILT, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Berri Txarrak, Ama Say, Zein, Cobra, Gu ta Gutarrak...

HIL AIARI
http://hilaiari.bandcamp.com/

Hil Aiari 2011.eko irailean Enkarterrietan sortutako hardcore taldea da, Odolaz Blai taldeak etenaldi bat egiten duenen 7 urtetako ibilbideari amaiera emanez. 2012an grabatuko dute haien lehenengo lana, bazter guztietan aurkeztuko dutena

13 oct 2012

The Lurkers - The Safety Pins, urriak 12 Nuntxaku Gauak - Kapilla, Bermeo




The Lurkers taldea 1976an sortu zen Londresko mendebaldean, New York Dolls, MC5, The Stooges edo The Ramones taldeen eraginarekin, eta punkaren aitzindarietakoa izan zen Britainia Handian. Beggars Banquet zigiluan sartu zen lehen taldeetakoa izan zen, eta "Shadow" lehen singlea garaiko klasiko bihurtu zen; John Peel-en irratsaioan 1977ko hamabigarren abestirik onena bezala bozkatu zuten, "Love Story" B aldea 31.a izanik.


Lehenengo diskoa "Fulham Fallout" izan zen, 1978an, eta 57. postura iritsi zen Erresuma Batuko arrakasten zerrendan. 1979ko urtarrilean "Just Thirteen" singlea kaleratu zuten, eta 2001ean, 'Mojo' aldizkariak betiko punk rock kanta onenen artean sartu zuen.

Zoritxarrez, taldearen bigarren diskoak ez zuen oihartzun askorik izan eta The Lurkers desegin egin zen zenbait urtez. 1982an berriro elkartu ziren, Clay Records diskoetxeak fitxatu zituen eta lau single eta disko bat argitaratu zituzten, baina berriz utzi zuten 1984an.
Urteekin aldizka batu dira zenbait kide ezberdinekin, baina Arturo Bassick-ek beti parte hartu du. "Freakshow", "I Don't Need to Tell Her", "Pills", "Shadow" edo "I'm on Heat" bezalako klasikoekin, taldeak jotzen jarraitu du. Ehundik gora abesti idatzi dituzte 1987tik, "26 Years" (azken diskoa) bezalako lan txalotuak kaleratu dituzte; disko horretan dago zaleek goratzen duten "Go Ahead Punk Make My Day".
Kontzertua hasteko Bilboko The Safety Pins taldeak gure ipurdiak aztinduko digute Punk-Rock zaplasteko batekin.

Nuntxaku Gauak - Kapilla 2011-2012






21 mar 2012

MEIDO - LAYO RASER, martxoak 30

Martxoak 30, barikua, 22:00

Kontzertua: MEIDO (Bilbo) – LAYO RASER (Irun) sarrera: 5€

http://www.myspace.com/meidospace

http://www.myspace.com/layoraser

Martxoak 17, Autogestio Topaketak

Martxoak 17 Zapatua, Autogestio Topaketak

Arratsaldean; 17:00 Open Espeiz

22:00 Kontzertua URGATZ (Bermeo) – GAS (Oñati), sarrera: 3€

Martxoan, Film & Berba

Martxoak 11, Domeka, 18:00

Zinea: Euskal zinegile gazteen zikloa: Prohibido recordar (2010)

Martxoak 18, Domeka, 18:00

Zinea: Euskal zinegile gazteen zikloa: Eveliez (2011)

Martxoak 25, Domeka, 18:00

Zinea: Euskal zinegile gazteen zikloa: Amerikanuak (2010

7 feb 2012